imagen de la cabecera
Zerbitzuak

Itzulpengintza

Itzulpengintza

Gure ohiko bezeroen artean, besteak beste, honako hauek daude:

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2006. urtetik, Hitzurun EHUren web orria euskaratzeko zereginaz arduratzen den enpresa homologatua da. Aipatu web orriko eduki ugariren itzulpena egiten dugu, EHUko bitarteko elektronikoak erabiliz; hau da, VPN sistemaren bitartez, sarera sartu eta zuzenean egiten ditugu itzulpenak. Zerbitzu honetan euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa ditugu lan hizkuntza nagusiak. Web orrian egiten dugun lanaz gain, EHUko irakasleek euskaraz sortutako hainbat alorretako materialaren zuzenketaz ere arduratzen gara: zuzenbidea, psikologia, hezkuntza, matematika eta kimika.
Bi zerbitzu horiez gain, Hitzurun Euskal Herriko Unibertsitatearen enpresa homologatua da 2009. urteaz geroztik administrazio testuak itzultzeko, gaztelaniatik euskarara eta euskaratik gaztelaniara.
Bestalde, Hitzurunek euskara-gaztelania-ingeles interpretazio zerbitzua eskaintzen dio Euskal Herriko Unibertsitateari beharrezkoa den aldi orotan haren Gobernu Kontseilu, batzorde, bilera eta tesien defentsatan. Beraz, laburbilduz, lau dira Hitzurunek Euskal Herriko Unibertsitateari eskaintzen dizkion zerbitzuak: administrazio testuen itzulpena (euskara eta gaztelania, zenbaitetan frantsesa eta ingelesa ere tarteko), web orriaren itzulpena VPN sistemaren bitartez (euskara, gaztelania, frantsesa eta ingelesa), irakasgaien eta testuen zuzenketa eta interpretazioa (euskara eta gaztelania, ingelesa ere tarteko zenbaitetan).

Ibaizabal Argitaletxea
Testuliburuen eta ikasmaterialaren itzulpena eta zuzenketa. Arloak: zientzia (fisika, kimika, matematika eta biologia) eta giza zientziak (geografia eta historia, filosofia, etika, erlijioa, herritartasuna eta zientzia garaikideak).

Giltza-EDEBE Argitaletxea
Ikasleentzako eta irakasleentzako testuliburuen, programazioen eta laguntza liburuen itzulpena eta zuzenketa. Arloak: zientzia (matematika biologia, kimika eta fisika) eta giza zientziak (musika, erlijioa, etika…).
Aizkorri Argitaletxea
Ikasleentzako eta irakasleentzako testuliburuen itzulpena eta zuzenketa. Arloak: giza zientziak (musika, erlijioa…..). Dibulgaziozko testuen itzulpena: gidak, turismo alorreko argitalpenak. Haur literaturako hainbat itzulpen.

Kutxa
Kutxaren itzulpen zerbitzu homologatua 2003. urteaz geroztik. Kutxa erakundeak sortzen dituen mota guzietako testuen itzulpena (finantza txostenak, memoriak, kalitate txostenak, gutunak, publizitate kanpainak, erakusketetarako gidaliburuak, bezeroentzako gutunak, barne agiriak, etab.) Interpretazio zerbitzua hainbat ekitalditan.

CAN
CANen itzulpen zerbitzu homologatua 2007. urteaz geroztik. CAN erakundeak sortzen dituen mota guzietako testuen itzulpena, bereziki Zuk aukeratu, zuk erabaki izeneko proiektuko testuak, baita erakunde barruko testuak ere.

EITB
EiTBren itzulpen zerbitzu homologatuaa, 2004. urtetik. Besteak beste, EFQM txostena, filmak, spotak, dokumentazioa, dokumentalak.

Gipuzkoako Ikastolen Elkartea
Gipuzkoako Ikastolen Elkarteak sortzen dituen materialen zuzenketa, bereziki, Ikasys proiektuaren gaztelaniazko zatiarena. Aholkularitza ere eskaintzen diogu Elkarteari gaztelania arloan. Bestalde, Elkarteak sortzen dituen testuen itzulpena ere egiten dugu.

Mixer SA eta REC
Film luzeen, film laburren, marrazki bizidunen eta dokumentalen itzulpen, egokipen eta azpidazketa telebista, DVD eta zinema aretoetarako.

Arteleku. Arte garaikidearen zentroa.
Zehar aldizkariarentzako itzulpenak eta zuzenketak

Koldo Mitxelena Kulturunea
Katalogoetako eta erakusketako testuen zuzenketa lanak eta interpretazioa

Itzulpen agentzia ugarirentzat lan egiten dugu. Haien bezero dira, besteak beste, aurrezki erakundeak (BBVA, BBK etab.), Euskal Autonomia Erkidegoan dauden enpresa ugari, baita kanpokoak ere, alderdi politikoak, sindikatuak, eta arkitekto eta abokatu bulegoak. Erakunde hauek guztiek euskara eta gaztelania erabiltzen dituen gizartearen ordezkari talde handi bat biltzen dute.