imagen de la cabecera
Zerbitzuak

Sarea

Sarea

Langile guztiok sarean sartuta gaudenez gero, aise jardun dezakegu talde lanean.

Era berean, informazioa partekatzeaz gainera, itzulpen memoria (Wordfast) erabili ohi dugu; hartara, bateratasuna eta koherentzia izaten da gure lanen ezaugarri nagusia.

Hori guztia ez doa kalitateren kaltetan, gure bitarteko teknikoei eta antolakuntzari esker errendimendua kalitate handikoa baita. Bide beretik, izugarrizko garrantzia ematen diogu bezeroaren nahiari, eta haren eskaera betetzeko behar beste egiten ahalegintzen gara. Esan nahi baita, marratxo/marratxorik ez aukera errespetatzen dugu; bezeroak hala nahi izanez gero, euskalki jakinen batera hurbiltzeko saioa egiten dugu (bizkaiera…) betiere, Euskaltzaindiak hobetsitakoari erreparatuz; hartzaileari begira, tonua eta estiloa modu egokian erabiltzen saiatzen gara, etab. Hori guztia, ordea, hutsaren hurrengoa litzateke onena faltako balitzaigu, alegia, aipatutako guztia ezereza litzateke gure lan talde bikaina izan ezean.