imagen de la cabecera
Aurkezpena
imagen1imagen2imagen3imagen4imagen5imagen6

Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak, batik bat, itzulpen, zuzenketa, interpretazio eta ikus-entzunezkoen itzulpen-egokipen arloetan dihardu. 2010. urtetik aurrera, gainera, euskarazko zinpeko itzulpenak eta interpretazioak ere eskaintzen ditu.

1999ko apirilean elkarte mugatu gisa sortutako enpresa honek sendotasuna eman dio Idoia Gilleneak 1981. urteaz geroztik egindako lanari. Data horretatik aurrera ekin genion Hitzurunen jarduera komertziala zabaltzeari. Gaur egun, itzulpenaren eremuko hainbat arlotan parte hartu eta lan egiten dugu. Hitzurunek 2003ko otsailean zabaldu zuen bulego berria MARTIN UGALDE KULTUR PARKEAN. Eta 2013 urtean MORLANS BULEGOETARA aldatu zuen bulegoa, gaur egun arte.

Hitzurunek kalitatea du xede nagusitzat, eta hori gogoan izanik antolatzen du bere lan prozedura osoa. Horregatik, lana kudeatzeaz gainera, aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dio bezeroari, lanaren emaitza ahalik eta egokiena izan dadin.