imagen de la cabecera
Lan poltsa

Lan poltsa

LAN POLTSA

Hitzurun Hizkuntz Zerbitzuak enpresak itzulpen, interpretazio, zuzenketa eta hizkuntz aholkularitza ditu lan arlo nagusiak. Zerbitzu horiek guztiak eskaini ahal izateko, gero eta lehiakorragoa den arlo batean, Hitzurunek profesional eta adituen ezinbesteko laguntza eta kolaborazioa bilatzen du etengabe.

Horregatik, etengabe ari gara itzulpen arloan lan egiten duten profesionalen bila, gurekin batera lan egin dezaten, besteak beste: itzultzaileak, interpreteak, zuzentzaileak, hizkuntz aholkulariak, terminologoak, maketatzaileak, proiektu arduradunak eta informatikariak, hainbat hizkuntza menderatzen dituztenak, batik bat, euskara, galegoa, katalana, gaztelania, frantsesa, portugesa, ingelesa eta alemana.

Hitzurungo lan taldearen kide izan nahi baduzu, bete ezazu gure eskaera orria eta eman iezaguzu zure lan eskarmentuaren berri.